Batura zero den joko

Batura zero den jokoa[1] joko edo eragiketa bat da, zeinean batek irabazten duena besteak galtzen duena.[2] Beste modu batean esanda, jokoa bukatzean jokalari guztien irabaziak batuta emaitza zero da; hau da, irabazien kopurua eta galerena bera dira. Jokoen teorian, matematiketan eta ekonomian, eta baita bizitza arrunteko gertaerak deskribatzen aplikazioa duen termino bat da.

Bere kontrakoak batura zero ez den jokoak dira, non alde elkarreragileen irabaziak eta galerak zero baino txikiagoak edo handiagoak izan daitezkeen. Pertsona askok batura zero den jokoak ikusteko isuri kognitiboa du, batura zero denaren isuria deitua.

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008]
  2. «Mundu zabaleko jokoak. Jokoen mundu zabala | Elhuyar» www.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne